jueves, 2 de junio de 2011

...



Atzoko liskar ziztrin horrek apurturik nauka. Zergatik jarri ote nintzen jeloskor galdetzen diot behin eta berriz nire buruari. Agian gure artean ezer ez gertatzeak sutu ninduen. Beharbada gure artean zerbait gertatzeak. Edo gure artean ezer gertatuko ez dela jakiteak. Bai, hori izango da ziurrenik. Nahasturik nago. Beste baten antzera heldu zinen nire bizitzara eta lagun moduan sartu bihotzera. Baina orain atera ezinik zaitut. Horregatik eskatzen dizut bizi bat zure alboan. Ihes egin dezagun itsasertzera, arrainen moduan igeri egitera. Kaioen antzera hegan joatera, biok ezagutzen dugun leku ezkutu batera. Maitasuna izan dadila gure babesa, eta zu izan zaitezela nire arnasa. Zu gabe nik ezin dut eta, borroka honekin amaitzea da nire desira. Borroka, liskarra, eztabaida, mina. Sufrimendua.

1 comentario:

  1. http://umemukizuaa.blogspot.com/2011/04/ipuin-labur-batzuk.html
    Ona hi!

    ResponderEliminar