martes, 31 de mayo de 2011
Lagunak
Gauzak ez dira izaten nahi ditugun moduan, bizitza ez da guk amestu bezalakoa, pentsatutakoa ez da egindakoaren antzekoa. Guk ez ditugu sentimenduak agintzen, behartzen, bortxatzen. Haiek manipulatzen gaituzte gu. Eta zure barruan zerbait pizten denean, nahiz eta argi hori arbuilagarria izan, zure bihotzaren taupadak entzuten dituzu. Sentitzen dituzu. Batzuek gaizki dagoela diote, baina zer izango ginateke gu besteen berorik gabe? Bakoitzak bere aldamenean dagoena maitatzen du. Edo agian hura maitatzera beharturik dago. Bakoitzak bere bizitza osatzen duten pertsonak maite ditu, behar ditu. Zuek zarete nire bizitza osatzen duzuen pertsonak; bakarrik utziko ez nauzuen lagunak. Lagunak, bai, lagunak.
Min ematen ez dutenak, ulertzen zaituztenak, gaizki zaudenean ohartzen direnak, egia aitortzen dutenak, begiak irekiarazten dizkizutenak, dena aurpegira esaten dutenak, zutaz lotsatzen ez direnak, algarak banatzen dituztenak, sentimenduak kanporatzen dituztenak, zurekin ibiltzen direnak, hiltzen uzten ez dizutenak, onartzen zaituztenak, zure izaera kritikatzen ez dutenak, samina partekatzen dutenak, irria ateratzen dizutenak, ametsetan agertzen direnak, maite dituzunak, maite zaituztenak, zure ondoan egoteko aukeratu dituzunak, haien ondoan egotea nahi dutenak, entzuten dakitenak, zuk esandakoa barruan sentitzen dutenak, biziak direnak, motelak direnean laguntza eskatzen dizutenak, negarra zure aurrean egiten dutenak, betirako lotsa galarazten dizutenak, ausardia ematen dizutenak, indartsu bilakatzen zaituztenak, zuretzat ezinbestekoak direnak, betirako direnak, benetakoak direnak. Horiek dira lagunak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

Zoragarria zara zoragarria :D
ResponderEliminarBy: Anetxuuu
zuek bai zaretela zoragarriak:)
ResponderEliminar