lunes, 30 de mayo de 2011
Galduta...
Galduta nago. Lagun batek esandakoa jarraitzeak galtzen nau. Egin nahi dut, baina hasiera falta zait. Lehen urratsa nire eskuetan dago; nire buruan. Baina pauso hori eman ezean, nire irudimena garunean harrapatuta geratzen da. Leihotik harago begira, izarretatik hona jarrita, zu ikus zaitzaket. Zure aholkurik onena eman ostean, bakarrik uzten nauzu. Gainerakoen antzera. Zorte onekoa naiz zurekin konta dezakedalako, zure laguntza beti hor izango dudalako. Erreza da nire behatzei teklak zapaltzea agintzea, baina zaila da zapaldutako karratu ñimiño horietatik hirurogei orri ateratzea. "Gai bat aukeratu eta gidoia egin. Gero, jar itzazu pertsonaien izenak eta haiek definitu." Baina nola egin hori gai soil batekin? "Laua da zuk nahi badezu; zure eskuetan dago". Filosofoa izango bazina, horietatik onena izango zinateke. Etsipenean murgildurik, nire irrifarra irudikatu ezinik, zure aholkuak entzun ezinik, galdurik. Nondik hasi jakin ezinik.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario